AHO BIZARRIK GABE
Agur sagar beltzaran
1.- Hipotesiena da 2.- Distantzia, denbora,
lurralde birjina, ikasketak, lana,
ezer jakinik ez da suizar mendi bat da
izaten, jakina: gure harremana,
banintzaio, balitzait, eman eskua eta
bagenu, bagina… zatoz niregana,
Izua, iheskorra ea atzean uzten
zer den maitemina! dugun iragana,
Orainak kezkatzen du zu zara bizitzeko
geroak adina. geratzen zaidana.
3.- Irribarrea heze, begirada gandu,
hezur-haragizkoak
ta ahulak izan gu;
nire hatzak soa non,
gozamena han du,
samur kilika zaitzan
ta luze laztandu,
zure zain egoteko
beti da berandu.
4.- Taupadari taupada
pultsuari pultsu,
bihurgune guztiak
dira arriskutsu;
nire azalak goxo
hartuko zaitu zu,
zer den galdara bati
ematea muxu,
itxi begiak eta
ikusiko duzu.
5.- Kanpo estimulu nahiz 6.- Izerdiaren hotza,
barne kitzikapen, sexuaren mira,
jotzea ez da beti ortzimuga sumendi
mingarri izaten, bihurtzen ari da…
sei-zazpi zentimetro Mingaina mingainean
beroaldi baten, bira eta bira,
nahiz galtza zabalekin zure titiburuak
estal genitzakeen, nireei begira,
zakilek ez dakite gu izateko zenbat
gezurrik esaten. gorputz behar dira?
7.- Biriken arnas hotsa, 8.- Zeharkatu astiro,
aldaken nekea, horrela, horrela,
zure erretenetan norantzarik gabeko
nire paketea, arrasto umela,
bai, segi, segi,txiki aurrerantzean ere
jarraitu maitea, inondik ahal dela,
hurbil nahi ditugunak zuloak ta zuloek
gertu izatea, gaur arte bezela,
plazer hutsa da eta bete ditzagun eta
zorion betea. bete gaitzatela.
PD:
Bulkadei bere ahots
ta bere oihartzun,
aho bizarrik gabe
nahi nien erantzun…
Nahiz zu Gasteizen bizi
eta ni Erratzun,
izango duzu behar
adina maitasun,
oroitu beharrean
pentsatu nazazun.